Pilates
Zorua eta Makina

K-Stretch Postural metodoarekin aberastutako Makina- eta Zoru- Pilates klaseak

Pilates metodoak indarra, malgutasuna eta gorputzaren kontzientzia ematen dizkigu, eta jarrera eta mugimendua hobetzen ere laguntzen du.

Orekan talde txikitan egiten dugu lan, gehienez 7 pertsona talde bakoitzean. Ingurune hurbila, pertsona bakoitza erraz artatu ahal izateko, eta, hala, behar duen argibide pertsonalizatua jaso ahal izateko; horrek segurtasuna eta konfiantza ematen dio une oro.

Lurreko pilatesa eta makinako pilatesa lotzen ditugu, metodo honekin saioak aberastu egiten direla eta aukera gehiago daudela ikusten dugulako. Gainera, jarduera hau K-Stretch posturalarekin konbinatzen dugu, berreziketarako eta jarrera orekatzeko metodo bat, batez ere muskulu-kateak malgutzeko lanean oinarritua.

2 saio astean

68 € hileko
55 minutu

Gure zerbitzuak